XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haizezko musika-tresnak

FLAUTA

Artzainek erabiltzen zuten xirularen oinordekoa dugu hainbat orkestra, musika-talde eta txarangatan ikusi ohi dugun flauta.

Flauta hauek egiteko moduak aldaketa ugari izan ditu, baina oraindik ere, gaur egun, bere soinu aparta lortu ahal izateko, harrigarria badirudi ere, flautaren ahotxoari haizea bota behar zaio.

Erraza dirudi, baina ez da hala.

Lehen urrats hori ongi eman ondoren eta hatzigiketa egoki batez baliatuz, jai giroko musika alaiak eta melodia gozo eta sentiberak lor daitezke flautari esker.

KLARINETEA

1700 . urtean Nurenberg-eko J.C. DENVERek sortua da.

Hiru erregistro ditu: baxua edo grabea, erdikoa eta garaia edo agudoa.

Klarineteak bere doinu apartagatik toki bat lortu izan du orkestra handietan eta baita, bibolinari lekua kenduz, musika bandetan ere.

Modu berean arrakasta handia izan du jazz taldeetan.

Noiznahi entzungo dugu klarinetea bakarlari bezala marrazki bizidunetako musika alaietan.

Klarinetearen nota grabeek egoki azpimarratzen dute edozein egoeraren dramatismoa, baina erdiko erregistroarekin lortzen dira doinurik beroenak eta adierazgarrienak.

OBOEA

Jakina da 1650. urte inguruan Frantziako erregeen gortean eman zela ezagutzera lehen aldiz musika-tresna hau, baina ezin ahaz dezakegu gaita edo dultzaina eta zanpeinekin duen parekotasuna.

Bere ez-ohizko doinua zela eta oso onartua izan zen garai hartako musikagileen artean.

Jotzeko zail samarra da, tutua izan ordez tronpeta baten antzera, bi lengueta baititu eta teknika handiko musikajolea izan behar da benetako afinazioa lortu ahal izateko.

FAGOTA

Gehienbat haizezko laukoteetako baxu bezala erabilia eta ezagutua.

Oboearen antzera lengueta bikoitza darama ahotxoan eta soinu gozoa sortzen du.

Musika-tresna astun samarra eta garaia da, eta horregatik fagotjolea eserita ikusiko dugu beti.

Mozart, Vivaldi, Bach edo Beethovenen gustoko musika-tresna dugu fagota, eta musikagile hauen zenbait lanetan bakarlari lanak ere bete behar izan ditu zenbait zatitan.